';
IZEN-EMATE IREKIA 2020-2021 IKASTURTERAKO!!

Ikastaro berri bat hasiko dugu, gure “Covid Free” atalean ikus ditzakezuen segurtasun-neurri guztiekin. Ikastaro desberdina izango da guztiontzat, baina Pauso-k eskolak gustu eta adin guztietako jarduerak eskaini nahi dizkizue!

Gure eskolan Dantza Modernoa, Balleta, Garaikidea, Gimnasia akrobatikoa … Txikientzako zein helduentzako eskolak aurkituko dituzu.

Edo zure gustua interpretatzea edo abestea bada, diziplina anitzeko eskola honek haurrentzako eta helduentzako antzerki-eskolak eskaintzen dizkizu, eta bertan primeran pasatuko duzu gaur egungo lan dibertigarriak irudikatuz, sortuz, amestuz… eta taldekako kantu-eskolak ere ematen ditugu, gaur egungo kanta dibertigarriak interpretatuz!

Helduok, lehen aipatutako jarduera guztiez gain, gure Fitness Eremuarekin ere sasoian egon ahal izango zarete. Zeure gustua mugitzea bada, Zumba, Power Jump edo Reto Fitness eskolak izugarri gustatuko zaizkizu, edo, aitzitik, zerbait lasaiagoa bilatzen baduzu eta zure gorputza tonifikatu nahi baduzu, Pilates, Yoga, GAP klaseak aproposak dira zuretzat!

Argi baduzu edo proba bat doan egitea gustatuko balitzaizu, jar zaitez gurekin harremanetan lehenbailehen, aurten taldeak txikiak baitira eta plaza gutxi geratzen baitira!!!

eues

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR