';

IKASI DANTZA EGITEN

Dantza Modernoa & Hiritarra

3 urtetik aurrerako ikastaroekin, dantza modernoko arloa da gure eskolan ezagunena. Dantzatzen ikasteko ez dago adinik; gure dantza moderno eta hiritarraren klaseak alaitasunez, koloreaz eta giro onez beteta daude. Hasierako mailako eta maila profesionaleko ikastaroak daude.

Ikasturtean zehar nazioarteko eta nazio-mailako koreografo onenen eskutik ikastaroak jaso ditzakezu. Dantza egiten ikasi eta ondo pasatzeaz gain, oholtzara igo nahi baduzu, gure lehiaketetarako taldean parte har dezakezu edo gure inauterietako konpartsan edo antolatzen ditugun hainbat jarduera eta ekintzatan.

Pauso-Kren lehentasunetako bat da ikasleen prestakuntza; dantzatzen dutena primeran ezagutu dezatela eta dantzari handiak izatera hel daitezela. Horretarako, gure asteroko ikastaroez gain, dantza hiritarreko prestakuntza eskaintzen dizugu, prestakuntza osoagoa nahi duten ikasleentzat.

ESTILO GUSTIAK

Gure Klaseak

Dantza Hiritarra

Dantza Hiritarra diogunean Hip Hopa esan nahi dugu. Hip-Hopak, 70eko hamarkadan sortu zenetik, hainbat estilo izan ditu: Breakdance ospetsua, orain arte New Style deitu duguna edo Funk dantzak; Lockinga edo

Jazza eta Antzerki Musikatua

Jazzaren ezaugarria da oholtza gainean egiten den dantza izatea; energia eta enfasi handia duena. Sorrera XIX. mendeko dantza beltzetan du. Oso dantza garbia eta ikusgarria da, Nueva Yorkeko musikaletako bereizgarria.

Dancehall

Dancehalla 1970ean Jamaikan sortu zen kultura, dantza-estiloa eta musika-generoa da, herrialdean sortutako alderdi politiko eta sozioekonomikoen emaitza moduan. Aldi honetan ideologia neoliberalak eta materialistak izan ziren Jamaikako herritar askoren bizitzako

Lehiaketa

Dantza garaikideko eta dantza hiritarreko hainbat talde ditugu lehiatzeko. Talde horietan etxeko txikienek, eta aita eta amek ere parte hartzen dute. Ondo pasatzeko eta mundu honetan barneratzeko gogoa duten guztiek.