Bigarren urtez jarraian egin dugu gure Udako Kanpamentua, eta bertan barreak, malkoak, emozioa, adiskidetasuna ez dira faltatu… eta dantzan barra-barra aritu gara!
Empire of Dreams eta Pauso-k eskola ospetsuak emandako dantza kanpamentua da, nazio mailako egungo irakasle onenen eskutik. Gure ikasleek asko ikasi dute eta ikaragarri dibertitu dira.
Dantza, bizikidetza, gustatzen zaigunarekiko grina, UDALEKU ONENA! Adi egon hurrengo nobedadeekin eta Gabonetan izango dugun topaketarekin. Informazioa ematen jarraituko dugu!