2020 © PAUSO-K Dance Studio · Protección de Datos · Política de cookies · Contacto
Descripción
Dancehalla 1970ean Jamaikan sortu zen kultura, dantza-estiloa eta musika-generoa da, herrialdean sortutako alderdi politiko eta sozioekonomikoen emaitza moduan. Aldi honetan ideologia neoliberalak eta materialistak izan ziren Jamaikako herritar askoren bizitzako alderdirik nagusiena.
Dancehalla reggaeren aldaera bat da musikari dagokionez, 60ko hamarkadan Jamaikan sortutako beste genero bat. Bi estiloek harreman handia dute, baina oinarri kulturalak desberdinak ziren eta kontrakulturatzat hartzen ziren. Musika eta dantza mota honen ezaugarria oso dantza sentsuala izatea da, Afrikako eta Karibeko dantzei erreferentzia handia egiten diena. Gaur egun, Jamaikan dantza soziala da, ezarritako abestien arabera dantza-pausoak eginez edota indartsuagoak diren Hip Hoparen mugimenduekin nahastuta dantzatzen dena.