';
PARISEKO LEHIAKETA FINALERA GOAZ!

 

Joan den ekainaren 19an eta 20an Tarragonako Txapelketa Nazionala ospatu zen, eta bertan izan ziren gure Hiri Dantza eta Dantza Garaikideko taldeak.

Talde guztiek ezin hobeto defendatu zituzten beren koreografiak, besteak beste, Madrildik, Malagatik, Bartzelonatik… zetozen taldeen kontra! Beraz, lehia gogorra zen eta maila handia zegoen parte-hartzaileen artean.

Hala ere, harro gaude gure talde, bakarlari eta bikote asko etxera sariekin itzuli zirela iragarri ahal izateaz!
Eta garrantzitsuena… 2022KO IRAILEAN PARISEN EGINGO DEN FINAL HANDIRAKO SAILKATUAK!!!!

Eskenatokian larrua utzi eta beste behin ileak goratu dizkiguten dantzari guztiak zoriondu nahi ditugu!

Taldeak: The Magik, The Little, Black Label, Konten, Kirana, Hegoak
Bakarlariak: Jon Aizpun. Maddi Telletxea, Nahir Alkain, hodei Gaztelumendi, Izadi Santamaria
Bikoteak: Diego eta Marta

Prestaketa gogor baten ondoren, parte hartzaile askok merezitako 1., 2. eta 3. sariak jaso zituzten lehiaketan. Beraz, zorionak arrakasta handi honengatik! ALTU AMETS EGITEN JARRAITU!
Beste behin ere, Pauso-k erakutsi du kultura segurua egin daitekeela… LAISTER ARTE PARIS!!!

eues

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR