2026a ikaragarri hasi dugu, ALADDIN musikalaren moldaketa antzeztuz!
Urtarrilaren 4an Amaia Kultur Zentroan dantza eta abesti ahaztezinez beteriko ikuskizunaz gozatu genuen.
300 dantzarik baino gehiagok eta 6 aktorek publikoaren txalo zaparrada jaso zuten bi emanaldietan euren lan bikainari esker, eta orain arteko musikalik onenetakoa izan da.
Akademiako lantaldetik zoriondu nahi ditugu familia handi hau osatzen duten artista guztiak eta ikuskizunparegabe honetaz gozatzera etorri zineten senide guztiak! MILA ESKER!
