';
INGUMA – GAZTE KONPAINIA

Urriak 24an Pauso-K-ako gazte konpainiak bere lehen pieza, Inguma, estreinatu zuen Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean.

“Inguma” giro intimoko dantza garaikideko sorkuntza minimalista da, eta ametsetan gertatzen den bezala eszenek errealitatearen mugak lausotzen ditu, mundu oniriko baterako ateak irekiz. Inguma, amesgaiztoei lotutako Euskal Herriko izaki mitologikoa, agertoki hauen sortzaile eta obraren figura nagusiaren nemesi gisa agertzen da.

Pieza honek, ikuslea bidai batean murgiltzen du non irreala dena eta subkontzienteak lo gaudela erakusten dizkiguten mezuek, kezka unibertsalak azaleratzen dizkigu, hala nola abandonua, ziurgabetasuna edo eraldaketa pertsonala.

 

https://www.youtube.com/watch?v=__RWg_zjmQ8

pausok