Aurten ere gure udako Kanpamentua ospatzeko irrikan gaude… Eta berri onak ditugu: zabalik daude gure PAUSO-K SUMMER CAMP 2022rako izen-emateak!!! Udako kanpamentua, dantza eta dibertsio gehien dituena, uztailaren 2tik 6ra ospatuko da, beti bezala, higiene eta segurtasun neurri guztiekin, gure ikasleak beti etxean bezala senti daitezen!
Zatoz esperientzia paregabe eta ahaztezin hau bizitzera, non jendea ezagutu ahal izango duzun, jarduera ezberdinak egin, jolasak, txangoak eta DANTZA ASKO, ingurune idiliko batean, itsasotik gertu.
Dantza klase magistralak izango dituzu, unean uneko irakasle eta dantzari onenen eskutik:
Daniela Blasco
Cris Sanabria
Sofi Pulgar
Juande Pacheco
Virginia Gonzalez
Eta askoz gehiago, adi egon gure sare sozialei izen berriak argitaratuko baititugu!
Ostatua, gosaria eta afaria Hondarribiko Itsasargiko Kanpinean egingo dira. Bertan, ikasleek, dantzatzeaz gain, jolasak, festa txikiak egingo dituzte eta primeran pasatuko dute! Goizez Pauso-kra joango dira eta bertan dantza-klaseak jasoko dituzte eta ondoko lokal batean askotariko menuaz gozatu ahal izango dute. Animatu dibertimenduz beteriko uda bat bizitzera eta gehien gustatzen zaizuena eginez: dantza egitea, konpainiarik onenean!!!
Plazak mugatuak direnez, aprobetxatu aukera hau eta ez utzi kontatzen. ¡ESPERIENTZIA BIZI!
IZEN EMATE EPEA IREKITA: PAUSO-K SUMMER CAMP 2022!