DANTZA GARAIKIDEA: Dantza garaikidea izen beraren pean taldekatutako teknika anitzen emaitza da, eta udako eskola hauetan gure ikasleekin horien hainbat aldaera partekatu nahi ditugu, hala nola inprobisazioa, contact, floorwork, etab. Teknika honek gorputzaren eta adimenaren arteko lotura lantzea ahalbidetzen du, bi aldeak eta aldi berean haien arteko lotura indartuz. Gainera, gorputzaren bidez emozioen adierazpena hobetzea ahalbidetzen eta laguntzen du.
Ordutegi ezberdinak eskaintzen dizkizuegu:
– GARAIKIDEA (ostiralean, 10:30ean), 12 eta 18 urte bitartekoentzat.
– GARAIKIDE HELDUAK (Osteguna 18:30) Dantzarako ez dago adin mugarik!
DANTZA HELDUENTZAT: Dantza mundu guztiarentzat da, denok egin dezakegu dantza eta gozatu dantzaz eta bere onura guztiez. Ez ezazu gehiago pentsatu eta anima zaitez gure helduentzako eskoletara, askatasunez adierazteko gune bat dira, zeuen buruari eta zuen gozamen pertsonalari eskainiko diozuen ordu bat. Ez dugu dantza garaikidea bakarrik eskaintzen, aretotik kanpo gertatzen den guztitik askatzeko giro magikoa sortzen baita! Dantza modernoko ordu bat ere proposatzen dizuegu, PREMIUM DANTZA (Asteartea 18:30), non dena eman ahal izango duzuen!
CHOREO CLASS (Osteguna 10:30h): Estilo ezberdinetako koreografiak ikastera bideratutako klaseak, klase super dibertigarriak eta dinamikoak! Hainbat estilo landuko dira, hala nola komertziala, afroa, waacking-a… eta ASKOZ GEHIAGO!
DANCE LAB (Ostirala 10:30) NOBEDADEA!: Uda honetan proposamen berri bat dakarkizuegu, dantza urbanoa eta garaikidea uztartzeko lan koreografiko bat, mugimendua ikertzeko eta ikus-entzunezko proiektu batean lan egiteko espazio bat. Ordu eta erdiko saioak izango dira, Virginia Gonzalezek eta Jon Aizpunek gidatuta. Dantzari gisa hazteko aukera paregabea!