
Aurten Pauso-k 18 urte bete ditu konpartsa gisa inauterietako desfilean!!! Eta inoiz baino ikasle gehiagorekin ospatu dugu.
Helduek zein haurrek familia handi baten itxura eman dugu, eta familia hori gozatzera eta Floreren izpiritua berpiztera atera da. Urte berezi honetan, gaia, ezin zitekeen besterik izan, hain ospetsua den 80ko hamarkadako telebista sail hori, Arte Eszenikoen eskola batean garatzen zena, non dantza zen protagonista nagusietako bat!
Desfilea arrakastatsua izan zen, gure ikasleek ederki pasa baitzuten dantzan, barrez, energia eta ilusio hitzak kantatzen. Dena eman zuten Irungo kaleetan barrena, gainezka baitzeuden, eta alaitasunaz bete zuten pozez zoratzen txalo egiten zuen publikoa
Asteburu horretako emozioak oraindik hunkitzen gaitu, eta hurrengo asteburua iristeko irrikitan gaude!!! Bitartean, ekitaldi gehiagorekin jarraitzen dugu Pauso-k! Don ‘t Stop!