
Aurten ere lehiaketa denboraldiari hasiera emango diogu. Gure talde guztiak, dantza urbanokoak zein dantza garaikidekoak, gogor entrenatu dira hilabete hauetan zehar. Aurten iparraldeko lehiaketa guztietara joango gara, eta, berrikuntza gisa, Rock Da Housera joango gara denok elkarrekin Madrilera. Hemendik zorte ona opa diegu gure talde, bakarlari eta bikote guztiei, eta gogoratu saria beti izaten dela elkarrekin une handiak partekatzea!!! Egin ezazu amets mugarik gabe!