Fitness Studio

Zeure burua zaintzeko tokia, zoriontsu izateko lekua.

delimiter image

Pauso-K Dance Studio eskolako fitness eremuan plan eta entrenamendu pertsonalizatuak diseinatzen ditugu zure helburuen eta beharren arabera.

Era guztietako jarduerak eta ordutegi aukera handia aurkituko duzu zentroan. Galdetu zure zalantza guztiak, malgutasun handia eskaintzen baitugu eskolen eta ordutegien konbinazioan.

Honako hauek eskaintzen ditugu:
Pilates

Gorputza eta burua entrenatzeko sistema da, XX. mendearen hasieran sortua Joseph Hubertus Pilatesek. Ezagutzen zituen hainbat espezialitatetan oinarritu zen, esate baterako, gimnasia, traumatologia eta yoga, hura sortzeko, dinamismoa eta giharren indarra buruaren kontrolarekin, arnasketarekin eta erlaxazioarekin elkartuz.

power_jump
Power Jump

600 kaloria erretzen dira orduko. Tranpolina, musika eta onura handiak ekarriko dizkigun jarduera honen egiazko “botere jauzia” sentitzeko gogo handia besterik ez dira behar.

b-fit
B-Fit

Gimnasia aerobikoaren eta tonifikazio ariketen konbinazioa da taldekako eskola hauen arrakastaren oinarria. Nahasketa horri esker, kaloria ugari gastatzen dira eta gainera gorputz osoko giharrak bizkortzen dira.

Emaitzak azkarrak dira eta denbora gutxian nabaritzen dira: Gorputza liraintzen da, gihar taldeak indartzen dira eta gorputzeko koipearen bolumena murrizten da.

B-Fit eskolak oso biziak eta atseginak dira, musika hoberena izaten baita beti lagun.

zumba
Zumba

Erritmo latin-amerikarren –saltsa, merengea, flamenkoa edo batxata- eta ariketa aerobikoen nahasketa da zumba, eta pisua galtzeko modako errutina bilakatu da.

Egiten dutenek esaten dute, zumba pisua galtzeko ariketa ezin hobea izan dadin, kontua dela erritmo azkarrak eta motelak nahastea ariketa sailekin konbinatuta, horrekin, kentzeko hain zailak diren kilo horiek jaisteaz gainera, gure giharrak indartuko ditugu.

Eskola hauetan garrantzitsuena da oso eskola alaiak eta dibertigarriak direla, eta jendea, kirola egiteaz gainera, zoriontsu sentitzen dela.

mindfulness
Mindfulness

Mindfulness edo ‘atentzio osoa’ momentu bakoitzean pentsatzen eta sentitzen ari garenaz, gorputz sentsazioez eta inguruaz jabetzea da, baina batik bat “onarpena” oinarritzat hartuta –pentsamenduei eta emozioei arreta ematea, baina zuzenak diren ala ez diren epaitu gabe-. Une bakoitzean sentitzen dugunean finkatzen da garuna, iraganari edo etorkizunari buruzko hausnartze hori egin beharrean.

sga
SGA
Hilean ostiral 1ean

Stretching Global Activo delakoa, hala aisialdiko nola goi-mailan lehiatzeko, Gimnasiaren eta Kirolaren alorrean RPG aplikatzea da. Norbere jarreren bilakaeran oinarritzen da, eta tresna eraginkorra da giharren errendimendua hobetzeko, eta baita lesioei aurrea hartzeko ere. Mantentze gimnasiarako norbere burua luzatzeko metodo eraginkorrena da, eta baita tratamendu bat bukatzean egiteko ere.

pilates_embarazo
Pilates erditu aurretik eta ondoren egiteko

Pilates metodoa ariketa ezin hobea da haurdun dauden emakumeentzat eta erditu ondoren suspertzeko. Haurdunaldian oso garrantzitsua da ariketak egitea pelbiseko giharrak tonifikatzeko eta poliki-poliki malguago egiteko. Haurdunaldian Pilates egiten bada, egoera kardiobaskularra eta giharrak hobetzen dira, gorputzaren jarrera zuzenduz, gihar sakonak indartuz eta pisu gehiegi ez hartzeko. Oro har, egoera fisiko hobean egongo da haurdun dagoen emakumea.

hipopresivos
Hipopresiboak

Pilates eskolen barnean

Metodo honek abdominal ingurua indartzen du, gerria estutzen du azkar eta eraginkortasunez, estetika mailan hobekuntza handiak eragiten ditu eta pubalgiak, lunbalgiak, prolapsoak eta gernu-jarioa saihesten ditu. Oinarrizkoa da beren itxura eta osasuna hobetzeko helburuarekin ariketa fisikoa egiten hasten direnentzat nahiz kirolari profesionalentzat.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies