Pauso-K Dance Studiok eta Empire of Dreamsek indarrak batu dituzte momentuko talde indartsuenetako bat sortzeko.
Empireri buruz hitz egitea Sebastian Linaresi buruz hitz egitea da, arrakasta, garaipena baina batez ere lan gogorra, grina eta dantzarekiko maitasunaren sinonimoa dena.
Mallorcan Sebastian Linaresek zuzentzen duen EMPIRE OF DREAMS eskola maila nazionaleko eta nazioarteko eskola garrantzitsuenetako bat da. Merezitako aintzatespen hori, neurri handi batean, Empireren lehiaketa-taldeek gorenera eraman dutelako hiri-dantza nazionala. Euren taldeak AEBetako WOD (World of Dance) txapelketan parte hartzeko aukeratuak izan dira eta han beti lehen hamar sailkatuen artean geratzea lortu dute.