';

ZEURE BURUA ZAINTZEKO TOKIA

Pausokan zu eta zure Osasuna Zaintzen ditugu!

Teorian badakigu osasuntsu egoteko ezinbestekoa dela bizitza aktiboa izatea, dieta orekatuarekin batera. Baina zenbateraino dakigun oreka hori zertan datzan. Badakigu zein den gure helbururako ariketa motarik onena? Ba al dakigu zenbat kkaloria kontsumitu behar ditugun gure pisuan? Ba al dakigu elikagaiak nola konbinatu, mantenugaiei etekina ateratzeko?…

Zeure burua zaintzen ikasi nahi baduzu, arrazoi estetikoengatik, osasunagatik, eguneroko energiagatik, seme-alabentzako elikaduragatik… Eta sakrifizio handirik gabe…

Aholkularitza dietetiko guztiz pertsonalizatua eskaintzen dugu

Plan dietetiko batek (edozein helbururekin) funtziona dezan, ezinbestekoa da tratu pertsonalizatua izatea! Horretarako, azterketa pertsonal sakon bat egingo dugu, eta, bertan, pertsona bakoitzaren beharra aitortuko dugu, galdetegi baten eta BIOPEDANTZIA neurketen bidez. Pertsona horren egoera fisikoa, psikologikoa, errutina, ohiturak… ezagutuko ditugu, eta modu horretan bakarrik sortuko dugu horretarako egokitutako plan bat, eta erabat bideragarria den programa bat planteatuko dugu, helburuaren arabera:

  • Pisua jaistea
  • Tonifikatzea
  • Zelulitisa eta/edo flazid-a kendu
  • Muskulu-masa irabaztea
  • Pisua irabaztea
  • Energia gehiagorekin sentitzea
  • Modu osasungarrian jaten ikastea
  • Nutrizio-hezkuntza zure seme-alabentzat

Gainera, dieta kirol-aholkularitzarekin, training pertsonalarekin, analisi psikologikoarekin eta abarrekin uztartzeko aukera duzu. Programa oso baterako!

ETA BERRIKUNTZA GISA: ZURE BEHARRETARA EGOKITUTAKO PLANAK! Aurrez aurrekoak, online, etxez etxe…

– Online plan ekonomikoa: denbora nahikorik ez baduzu edo zure egungo egoera ekonomikoak hala eskatzen badizu, jarraipen ez-presentziala, online kontsultekin!
– Jarraipen pertsonalizatua: aurrez aurreko kontsulten bidez, orotariko gaiei heldu ahal izango diegu, tratamendu guztiz pertsonalizatuaren bidez.
– Etxez etxeko kontsultak: tratamendu pertsonalizatua, beti zure erosotasuna bilatuz!

Hainbat eskaintza ditugu, zure planaren arabera. Galde iezaguzu!!!!!

Interesatuak Alexandra Sanchezekin (Elikadura eta bizitza aktiboko aholkularia) harremanetan jartzea 645702000/alexandra33-11 @hotmail.es

Dohako lehen saioa!!!

eues

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR