2020 © PAUSO-K Dance Studio · Protección de Datos · Política de cookies · Contacto
Descripción
Hatha Yogaren praktika tradizionala holistikoa da berez; hau da, praktika yogikoaren alderdi fisikoak ez ezik (asanak, jarrerak eta mudrak), arnasketa, meditazioa eta purifikazio espirituala ere hartzen ditu. Mundu osoan gehien praktikatzen den Yoga estiloa da, edonork egin baitezake, adina, erlijioa, sexua edo egoera fisikoa edozein izanda ere. Gure irakaslea arduratuko da praktikan behar bezala gidatzeaz, zure gorputzera egokitu ahal izan dezazun, lesioak jasateko beldurrik gabe, edo, patologiaren edo minen bat izanez gero, kalte egiteko arriskurik gabe. Indar muskularra eta malgutasuna lantzen ditu batez ere, estresa murrizteko edo kentzeko balio digu (batez ere arnasketaren bidez), gure gorputz-jarrera eta gure gorputzaren kontrola hobetzeko.