Dantza modernoa eta hirikoa

Ikasi gurekin dantza egiten

delimiter image
Image module

3 urtetik gorako haurrentzako eskolekin, dantza modernoaren atala da gure eskolan ospe handiena duena. Modan dauden estilo guztiak ikasten ditugu asteroko eskoletan, Hiri dantza, Funky, Dancehall, Sexy Style, Old School…

Dantza egiten ikasi eta ondo pasatzeaz gainera eszenatokietan agertu nahi baduzu, lehiaketetara joaten diren gure taldeetako kide egin zaitezke, inauterietako gure talde handian parte har dezakezu edo eskolak antolatzen dituen ekitaldi eta jarduera ugarietan parte hartu.

Pauso-k eskolan gure ikasleen prestakuntzaz arduratzen gara, zer dantzatzen duten ondo ezagutzea nahi dugu eta dantzari bikainak izan daitezen lortu. Horregatik, gure asteroko eskolez gainera, hiri dantzaren alorreko prestakuntza eskaintzen diegu prestakuntza osoagoa nahi duten ikasleei:

HipHop School

Irene Pallaresek sortutako prestakuntza ikastaroa

HipHop School programaren bidez HipHop dantzari gisa prestatzeko eskolak, Nazioarteko HipHop Federazioaren eta Urban Academy delakoaren ziurtagiria lortuz.

HipHop School prestakuntzak 2 Modulu ditu, eta 6 maila guztira:

I. Modulua:
1. eta 2. mailak ditu 7 eta 12 urte artekoentzat.

II. Modulua:
1., 2., 3. eta 4. mailak ditu 13 urtetik gorakoentzat.

Ikasturte bakoitzaren amaieran, HipHopen aditua den aztertzaile batek egiten ditu azterketak ikaslearen maila egiaztatuta uzteko Nazioarteko HipHop Federazioaren eta Urban Academy delakoaren ziurtagiriaren bidez.

Image module
GURE ESKOLAK

Estilo guztiak

delimiter image

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies