Dantza klasikoa eta garaikidea

Kontrola ezazu zeure gorputza

delimiter image
Image module

Azken urte hauetan Itziar Mendizabal gure artean izateko pribilegioa dugu Pauso-k Dance Studio eskolan egiten diren Ballet ikasketen azterketak egiteko. Ikasketa horiek 4 ikasturtetan egiten dira, eta 4 urte horietan izan den bilakaera baloratzen da nagusiki. Kokaera, musikaltasuna, adierazpena, besoen eta oinen teknika… baloratzen dira besteak beste, eta Itziarrek (dantzari bikaina) ikasketa horietan ari diren gure ikasle guztiak baloratu ahal izateko eta bilakaera egokia izan dezaten beharreko aholkuak emateko zortea izan dugu aurten lehenbiziko aldiz.

Itziar Mendizabal (Hondarribia, 1981). 2010. urteaz geroztik Londresko Royal Ballet delakoko lehen bakarlaria da eta gaur egun aztertzailea eta irakaslea eskola horretan. Prestakuntza hau berak diseinatua da eta azterketak zorrotz ebaluatzen ditu bere irizpide onaren arabera.

Era guztietako dantzetarako oinarria eskaintzen digu dantza klasikoak. Ballet klasikoan edo dantza klasikoan gorputzaren erabateko kontrolean oinarritzen dira mugimenduak, eta oso adin txikitik hasi behar da ikasten. Balleta kontzentrazio handia eta bizitzeko jarrera eta modu gisa ahalegin-gaitasun handia eskatzen duen diziplina da. Beste dantza batzuetan ez bezala, balletean pausu bakoitza kodifikatua dago. Eskuek, besoek, gorputz-enborrak, buruak, oinek, belaunek, gorputz guztiak hartzen du parte baterako gihar eta buru dinamika batean eta mugimenduen harmonia osoan adierazi behar da.

Dantza klasikoko eskolak

Estilo guztiak

delimiter image

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies